Bizkaiko jauntxoen inguruko herri literaturaz: Plentziako 1603ko hiru esaera zahar eta "Refranes y Sentencias"-en jatorria, eta proposamen bat Arrasateko erreketaren kantuez
Lan honetan aurkikuntza baten berri ematen dugu: Plentziako armarri batean aurkitutako hiru euskal esaera zahar (1603) aurkezten eta hizkuntzaren eta historiaren ikuspuntutik aztertzen ditugu. Hiru esaerotatik bi Refranes y sentencias (1596) lanean agertzen dira, eta hori datu garrantzitsua da; izan...
Main Author: | |
---|---|
Format: | Article |
Language: | English |
Published: |
UPV/EHU Press
2011-07-01
|
Series: | Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" |
Online Access: | https://ojs.ehu.eus/index.php/ASJU/article/view/12565 |
Summary: | Lan honetan aurkikuntza baten berri ematen dugu: Plentziako armarri batean aurkitutako hiru euskal esaera zahar (1603) aurkezten eta hizkuntzaren eta historiaren ikuspuntutik aztertzen ditugu. Hiru esaerotatik bi Refranes y sentencias (1596) lanean agertzen dira, eta hori datu garrantzitsua da; izan ere, Lakarrak (1996) errefrau bilduma anonimo horren jatorriaz egindako proposamena berresteko argudio berria da. Zehazki, Bizkaiko ipar-mendebala proposatu zuen Lakarrak bildumako errefrauen jatorri gisa. Beste alde batetik, Bizkaiko ipar-mendebaleko euskararen zenbait ezaugarri baliatuta, Arrasateko erreketari buruzko zenbait kantu eremu horretan sortu zirela proposatzen dugu —zehazki, Butroeko (Gatika) dorretxearen inguruan—, hizkuntzari dagozkion argudioak historiari buruzkoekin osatuta.
|
---|---|
ISSN: | 0582-6152 2444-2992 |