Etxe > itxe aldaera Malerrekako eta Bortzirietako toponimia historikoaren argitan batik bat
Toponimiaren alorrean, orain arte egindako ikerketa lanen arabera, uste izan da euskarazko etxe > itxe bilakaera fenomeno berri samarra dela. Izan ere, ahozko erabileran nahiko hedatua eta ezaguna bada ere, hagitz lekukotasun gutxi aurkitu dira dokumentazio historikoan. Horregatik, pentsatu da a...
Main Author: | |
---|---|
Format: | Article |
Language: | English |
Published: |
Gobierno de Navarra
2019-11-01
|
Series: | Fontes Linguae Vasconum |
Subjects: | |
Online Access: | https://revistas.navarra.es/index.php/FLV/article/view/1418 |
Summary: | Toponimiaren alorrean, orain arte egindako ikerketa lanen arabera, uste izan da euskarazko etxe > itxe bilakaera fenomeno berri samarra dela. Izan ere, ahozko erabileran nahiko hedatua eta ezaguna bada ere, hagitz lekukotasun gutxi aurkitu dira dokumentazio historikoan. Horregatik, pentsatu da azken bi mendeetan-edo gertatutako fenomenoa dela. Artikulu honetan bildutako lekukotasun historikoen argitan, egiaztatzen ahal da, Nafarroako Malerrekan eta Bortzirietan batez ere, eta neurri batean Baztanen eta Xaretan ere, aspaldiko gertaera dela, XVI. menderako, behinik behin, ongi errotua ageri dena. Hortaz, azpimarratzekoa da artxibo historikoak aztertzeak eta gordetako idazkiak ongi miatzeak duen garrantzia onomastikaren alorra sakonki ezagutu ahal izateko.
|
---|---|
ISSN: | 0046-435X 2530-5832 |