Artzibarko aldaera deitu izanaren inguruan (5 - Hego-Esteribarko laginak: Ilurdotz-I)
Oraingo saioan 1981 eta 1986 urteen arteko denboran Esteribarko Ilurdozko lagun bati bildu genizkion datu batzuk dakartzagu orriotara, aldizkari honen 103-104 eta 112-113 zk.etan ekarri lanei jarraipena emanez, beti ere, L. L. Bonaparteren euskalki-sailkapena gogoan. Berriemaile honen euskararekiko...
Main Author: | |
---|---|
Format: | Article |
Language: | English |
Published: |
Gobierno de Navarra
2019-10-01
|
Series: | Fontes Linguae Vasconum |
Subjects: | |
Online Access: | https://revistas.navarra.es/index.php/FLV/article/view/1322 |
Summary: | Oraingo saioan 1981 eta 1986 urteen arteko denboran Esteribarko Ilurdozko lagun bati bildu genizkion datu batzuk dakartzagu orriotara, aldizkari honen 103-104 eta 112-113 zk.etan ekarri lanei jarraipena emanez, beti ere, L. L. Bonaparteren euskalki-sailkapena gogoan. Berriemaile honen euskararekiko gaitasuna oso higatua bazegoen ere, inoiz-edo halakoxe maila eman zuelakoan gaude, suko txingarrak mugitzean nola, itzali-itxurakoa berpiztean bezala. Jakina, honen aurreko saioetan aipatu ditugun ergatiboaren erabilera traketsa
eta aditz laguntzaileen pluraleko erak sarri singularrekoek ordezkatzea ohiko gauzak izan dira oraingo saio honetan ere, baina kanpotiko kutsadurarik, ordea, ez diogu nabaritu, hasieratik beretik harritu gintuen «ondo» hitza kenduta, ustez berriemaileak Urnietako eskola batean eman zuen denbora laburrean ikasia, nahiz azkenean, hain maiztasun handiz erabiltzen zuela ikusirik, arrazoizko zalantzaren bat izatera iritsi garen. Datu hauek, bestalde, iragan XX. mendearen hasierarako jada bazter-euskara bilakatua zen mintzamolde honen
higadura zeinen handia izan zen kontuan harturik, ez ditugu ez ahaztekorik ez gutxiestekorik. Lehenago ere esanik gaude berriemaile hauek adieraziriko zalantza, etenaldi eta gabeziak euskaraz luzaro mintzatu gabe egon izatearen ondorio zuzena direla. Bihotz zabaleko lagun hauei, beraz, eskerrik beroenak ematea dagokigu, bai guri erakutsiriko abegikotasunagatik, bai geroko belaunaldiei utzitako lekukotasunezko altxor preziatuagatik.
|
---|---|
ISSN: | 0046-435X 2530-5832 |