Erlatibizazio-estrategiak euskaraz: begirada historiari

Lan honetan euskarazko erlatibizazio-estrategiak aztertzen dira, kontuan hartuz  izen aurreko, izen osteko erlatiboak, erlatibo aposatuak, bait- erlatiboak eta zein erlatiboak. Oinarri bezala, XVI-XIX. mendeetako testuen corpus bat erabili da. Lanaren lehen helburua da erlatiboen arteko lehia azter...

Full description

Bibliographic Details
Main Author: Dorota Krajewska
Format: Article
Language:English
Published: UPV/EHU Press 2021-09-01
Series:Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo"
Online Access:https://ojs.ehu.eus/index.php/ASJU/article/view/22863
Description
Summary:Lan honetan euskarazko erlatibizazio-estrategiak aztertzen dira, kontuan hartuz  izen aurreko, izen osteko erlatiboak, erlatibo aposatuak, bait- erlatiboak eta zein erlatiboak. Oinarri bezala, XVI-XIX. mendeetako testuen corpus bat erabili da. Lanaren lehen helburua da erlatiboen arteko lehia aztertzea, egituren maiztasuna nola aldatu den ikusteko. Corpusaren azterketak erakusten du erlatiboen erabileran aukerak murrizten hasten direla XVIII. mendearen erditik aurrera, izen aurreko egitura gustiz nagusitzeraino. Bigarren helburua egituren erabilera konparatzea da, bakoitzaren tokia eta funtzioa sistema osoaren barruan zein den edo zein izan den argitzeko. Horretarako alderdi hauek aztertu dira: egitura bakoitzean erlatibiza daitezkeen argumentuak, perpaus erlatiboaren luzera, bizidun/bizigabe bereizketa eta horren eragina egituraren hautuan, menpeko perpausaren funtzioa eta horren kokapena perpaus nagusiaren barruan. Emaitzek erakusten dute, funtsean, erlatiboa eskuin duten erlatiboak testuinguru berezietan edo markatuetan erabiltzen zirela (adibidez, izen aurreko egituran ezinezkoak ziren kasuak erlatibizatzeko edo menpeko perpausa bereziki luzea zenean).
ISSN:0582-6152
2444-2992