Zaraitzuko uskara eta Ipar Euskal Herriko berrikuntzen hedadura

Azterketa honek bi aldi kronologikoren artean ibili nahi du: garai berrienetarako Zuazok (1998, 2014) proposatzen duen dialekto zatiketaren eta Lakarrak (2011, 2017) Euskara Batu Zaharrarentzat dakarren lehen zatiketaren eskemaren artean. Horretarako xvi. mendeko testu zaharrak balia ditzakegu, bai...

Full description

Bibliographic Details
Main Author: Iñaki Camino
Format: Article
Language:English
Published: UPV/EHU Press 2021-09-01
Series:Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo"
Online Access:https://ojs.ehu.eus/index.php/ASJU/article/view/22866
Description
Summary:Azterketa honek bi aldi kronologikoren artean ibili nahi du: garai berrienetarako Zuazok (1998, 2014) proposatzen duen dialekto zatiketaren eta Lakarrak (2011, 2017) Euskara Batu Zaharrarentzat dakarren lehen zatiketaren eskemaren artean. Horretarako xvi. mendeko testu zaharrak balia ditzakegu, baina Nafarroako Pirinioan ez ditugu horiek xviii eta xix. mendeak arte aurkitzen. Helburu horretara hurbiltzeko Nafarroako Zaraitzu ibarreko euskara deskribatuko dugu eta euskaldun zaraitzuarren hizkuntza-datuak Ipar Euskal Herriko garai desberdinetako isoglosen jokaerarekin alderatuko ditugu. Azterketan hizkuntza-aldaketen balizko eragile gramatikalak agertu zaizkigu, zein hedadura-eredu ageri duten berrikuntzek, noraino heldu diren, isoglosen zein muga geografiko errepikatzen diren eta zein berrikuntzak gurutzatu duten Pirinioa Nafarroa Garaira bidean. Berrikuntzen kronologia ahalaz argitzen eta kronologia hori finkatzen duten irizpideetan sakontzen ere saiatu gara, emaitzak beti nahi bezain onak izan ez badira ere. Ezaugarriak aztertu ondotik Zaraitzuko eta Nafarroa Behereko euskararen ikuspegi hobea izatea lortu dugu. Nafarroa Behereko euskara berriztatu denean, hondarreko mendeetan, bederen, ezaugarria Lapurdi alderat hedatu da. Nafarroa Behereko mintzoak beste berrikuntza batzuen eragina bildu badu edo kanpotikako berrikuntzak herrialde honetara heldu badira, baxenabartarren euskarak Lapurdikoarekin batzera jo du, baina iraganean zuberotarrenarekin batzera ere jo zuen, hartara, ezin mintza gaitezke garbiki Nafarroa Behereko dialekto batez, ez baita mintzo lapurtarretik edo zuberotarretik bereizi. Lan honetan lortu ditugun emaitzen bidez etorkizuneko lan hipotesi bat aurkeztu nahi dugu, zeinarentzat oraingoz, bederen, bi aldi geolinguistiko desberdin bereizten ditugun: hondarreko garaian Lapurdik eta Nafarroa Behereak bateratzera jo dute hizkuntzan, baina iraganean Nafarroa Behereak eta Zuberoak egin zuten hori. Ipar Euskal Herriko eskualde batzuetako eta Nafarroa Garaiko ekialdeko ibarretako mintzoen arteko bateratzeak denboran kokatzea da helburua.
ISSN:0582-6152
2444-2992