Urretabizkaiaren eta Sarrionandiaren itzulpen-habitusak

P. Bourdieuren arabera, gramatika unibertsal moduko bat da habitusa, barneratutako jarrera-sistema bat, zerikusia duena norberaren pertzepzioekin, pentsamenduekin, diskurtsoarekin, ekintzekin eta praktikekin. Euskal literatura itzuliaren eremuko parte dira Urretabizkaia eta Sarrionandia, eta, horta...

Full description

Bibliographic Details
Main Author: Miren Ibarluzea Santisteban
Format: Article
Language:English
Published: Gobierno de Navarra 2016-12-01
Series:Fontes Linguae Vasconum
Subjects:
Online Access:https://revistas.navarra.es/index.php/FLV/article/view/1377
Description
Summary:P. Bourdieuren arabera, gramatika unibertsal moduko bat da habitusa, barneratutako jarrera-sistema bat, zerikusia duena norberaren pertzepzioekin, pentsamenduekin, diskurtsoarekin, ekintzekin eta praktikekin. Euskal literatura itzuliaren eremuko parte dira Urretabizkaia eta Sarrionandia, eta, hortaz, habitus jakin bat dute, eremu sozioekonomiko, politiko eta kultural jakin bati lotutakoa. Bi idazleen itzulpen-habitusaz ariko gara hemen; alegia, bi idazleen itzulpen-ohiturez eta jarrerez, itzulpenarekin duten loturez, euskal itzulpengintzari egindako ekarpenez eta itzulpenak eurengan utzitako lorratzaz. Euren hizkuntzen ikasketa-prozesuaz, itzulpenarekin izandako loturaz, itzulpen-esperientziez, euskal itzulpengintzari buruzko iritziaz eta itzulpena fikzioan baliatu izanaz galdetu genien 2013an, eta orduan egindako galderen erantzunak jaso, azaldu eta elkarrekin erkatu ditugu artikulu honetan.
ISSN:0046-435X
2530-5832